XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hona hemen, bestela, beste bi datu:

- EUSKARA GAZTEENA kanpainaren barruan 91ko urriaren 25 eta 26an, hau da, ostiral arratsaldez eta larunbat goiz eta arratsaldez gazteen artean egindako kale neurketak %23,86ko emaitza izan zuen euskarari dagokionez; 93ko azaroaren 10ean goizez eta 13an goiz eta arratsaldez EKBren eskutik egindakoan, berriz, jasotako guztiaren %29a egin zen euskaraz eta %71 gaztelaniaz.

Azken urteotan kaleko erabilera handitu egin dela dirudien arren, oraindik ere euskararen ezagupena eta handi erabileraren artean dagoen jauzia handia eta kezkagarria da. Hizkuntza bizia erabiltzen dena baita; erabiltzen ez dena, berriz, itzali eta hil egiten da.

Bestalde, erabilitako metodologia bi eratakoa izan da, kuantitatiboa alde batetik, kualitatiboa bestetik. Metodologia KUANTITATIBOAREN ikerketa mundua, izenak adierazten duen bezala, zenbakiena, kopuruena da. Hurbilpen honen arabera GERTAKARIAK aztertzen ditugu, hau da, estadistikaren bidez, fenomeno ezberdinen korrelazioak AZALTZEN ditugu.

Baina horrekin batera ezin ditugu modu honetan azalpen horien atzean egon daitezkeen ezberdintasunak sakondu edo ulertu; horretarako beste hurbilpen mota bat aukeratu behar dugu, nolakotasunaren hurbilpena edo KUALITATIBOA. Honako hau, hitz egiteko moduan oinarritzen da, ez ditu gertakariak jasotzen, DISKURTSOAK baizik.

Horregatik, ULERMEN mailan kokatzen gara. Hurbilpen honen bidez erantzun bakar baten atzean dauden diskurtso ezberdinak azter ditzakegu.

Beraz, a/ Batak, gizakien jokaera berezien bitartez gizartean orokortu dena aztertzen du azalpen mailan, hau da gizarte praktikak ikertzen ditu; b/ Besteak, gizarte taldeen jokaeren zentzua ulermen mailan, hau da, praktiken logika bereziak.

Ikerketa honetako lehenengo helburuari dagokionez argi dago erabili beharreko metodologia zein den, gazteen erabilera neurtzea, kontatzea baita helburua, gero orokorrean zer gertatzen den ikusteko. Beraz, metodologia KUANTITATIBOA izan da eta azterketa hau burutzeko erabili dugun teknika, galdesortarena.

Galdesorta estadistikoki errepresentagarria den lagin edo muestra bati aplikatuz gero, unibertso osoari dagokion informazioa jaso dezakegu.